Ekonomia -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Euriborra, abisu horia euriteengatik eta "Marco" Veneziako Zinema Jaialdian

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Banketxe baten iragarkia, hipotekei buruz. EFE
Banketxe baten iragarkia, hipotekei buruz.
Banketxe baten iragarkia, hipotekei buruz. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abuztuaren 30en, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Euriborra: Abuztuko euriborraren azken datua ezagutuko da gaur. Hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabili ohi den indizea da euriborra, eta bosgarren hilabetez jarraian, behera egingo duela aurreikusten da, % 3,17 ingurura. 2022ko abendutik izandako daturik txikiena da. 

- Abisu horia euriteengatik: Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Ipar Euskal Herrian euriteak eta ekaitzak espero dira gaur, eta hala, abisu horia ezarri dute bietan. Zaparrada trumoitsuengatik ezarritako abisua 15:00etatik 24:00etara egongo da indarrean EAEn; ordu berean aktibatuko dute abisua Pirinio Atlantikoen Departamentuan (bertan dago Ipar Euskal Herria), ekaitzengatik. 

- "Marco" Veneziako Zinema Jaialdian: Aitor Arregi eta Jon Garañoren film berria, "Marco", Veneziako Zinema Jaialdian estreinatuko dute gaur.  Lehen aldiz, EITBren parte-hartzea duen film bat lehiatuko da nazioarteko zinema-jaialdi entzutetsuaren sail horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Hipotekak albisteak Eguraldia Gizartea bideoak Ekonomia berriak Zinema estrenaldiak Eguneko albisteak Kultura 2024 Albisteak Ekaitzak gaur Euskal Zinema