Ekonomia -
Batzar Nagusiak
Aberatsenei zergak igo nahi dizkie Gipuzkoako Foru Aldundiak
Dena den, Martin Garitanok ez du oraindik neurriaren inguruko datu zehatzik eman. Euskal Finantzen Kontseilua ''berehala'' deitzea eskatu du ahaldun nagusiak.
Erredakzioa
Gipuzkoako Foru Aldundiak (Bildu) zergak igo nahi dizkie gehien dutenei, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri duenez. Ostegun honetan emango dute neurriaren berri, prentsaurrekoan.
Batzar Nagusien osoko bilkuran egin du iragarpena, PSE-EE eta EAJ alderdiek aurkeztutako interpelazioei erantzuteko egin duen agerraldian.
Aurrekontuak luzatu beharra izango dutela ohartarazi du
Halaber, urriaren 15erako aurreikusita zegoen Euskal Finantzen Kontseilua ''berehala'' deitzea eskatu du ahaldun nagusiak, eta, Jaularitzak bilera atzeratzen badu, aurrekontuak luzatu beharra izango dutela ohartarazi du.
"Gure kontuak erabat argiak dira. Behin eta berriz jarri ditugu mahai gainean, eta ez dugu ulertzen Jaurlaritzaren jarrera'', esan du Garitanok.