Krisi Ekonomikoa -

Europako erreskate funtsa

Alemaniako Konstituzionalak oniritzia eman die erreskateei

Merkatuek pozik hartu dute erabakia: arrisku saria 400 puntutatik jaitsi da, apiriletik lehen aldiz, eta burtsa % 1,3 hazi da.

Angela Merkel eta Mariano Rajoy. EFE
Angela Merkel eta Mariano Rajoy. EFE
Angela Merkel eta Mariano Rajoy. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak oniritzia eman dio gaur Europako Egonkortasun Mekanismoari, hau da, Europako erreskate funts iraunkorrari, eta, ondorioz, funtsak funtzionatzen hasteko baimena jaso du.

Nolanahi ere, auzitegiak mugak jarri dizkio Alemaniari funtsean parte hartzeko: gehienez 190.000 milioi euro eman ahalko ditu, eta gehiago eman nahi izanez gero, Parlamentuari baimena eskatu beharko dio.

Halaber, Alemaniako Gobernuak uneoro azaldu beharko die Parlamentuko bi ganberei funtseko dirua nola erabiltzen ari diren.

Erreskate funtsa uztailean sartuko zen indarrean, baina parte-hartzaileen % 90en baimena beharrezkoa zenez, Alemaniako Konstituzionalak argi berdea eman arte ezin zen funtzionatzen hasi.

Merkatuek, erantzun azkarra

Inbertitzaileek pozik hartu dute Alemaniako Konstituzionalaren erabakia. Hori horrela, Espainiaren arrisku saria 400 puntuko mugatik jaitsi da (399ra, hain zuzen ere), apiriletik lehen aldiz.

Espainiaren 10 urterako bonuaren errentagarritasuna % 5,604ra jaitsi da, eta Alemaniarena (bi horiek alderatuta kalkulatzen da arrisku saria), aldiz, % 1,604ra igo da. Bestalde, Ibex 35 % 1,3 hazi da erabakiaren berri izan eta gero. Aldez aurretik, % 0,7ko hazkundea zuen, baina Alemaniak erreskate funtsa babestu eta gero, mozkinak bikoiztu egin dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea