Krisi Ekonomikoa -

30.000 milioi euro

Hollandek azken 30 urteetako murrizketarik handienak egingo ditu

Frantziako presidentearen helburu nagusia defizita % 3ra jaistea da, eta hori lortzeko, 30.000 milioi euroko murrizketak egingo ditu bi urteko epean.

Hollandek zerga berezia ezarriko die urtean milioi bat eurotik gora irabazten dutenei. EITB.
Frantzia | Azken urteetako murrizketarik handienak, Frantzian
Azken 30 urteetako murrizketarik handienak iragarri ditu Hollandek

00:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

François Hollande Frantziako presidenteak 30.000 milioi euroko murrizketak egingo dituela iragarri du, horietatik 10.000 Hezkuntzan, Segurtasunean eta Justizian aplikatuko ditu.

Hollanderen azalpenen arabera, beste 10.000 milioi Frantziako familiek ordainduko dituzte, eta gainontzeko 10.000 milioiak, aldiz, enpresen ordainketa osagarrietatik aterako dira.

Presidentearen helburu nagusia defizita % 3ra jaistea da, eta hori lortzeko neurrietako bat, milioi bat euro baino gehiago irabazten dutenen % 75i zerga berezia ezartzea izango da. Zerga horrek bi urteko iraupena izango du.

Hala ere, Hollanderen hitzetan, "errenta txikienei beherapen sistema bat ezarriko zaie".

Presidente hautatu zutenetik telebistan egindako lehen elkarrizketan, Hollandek "abertzaletasuna" agertzeko eskatu die ekonomiako eliteei eta enpresariei, Frantziako ekonomia suspertzen laguntzeko.

Hazkundea, bi urte barru

Presidenteak adierazi duenez, Frantziak bi urte behar izango ditu ekonomia-krisia gainditu eta aurrera egiteko.

Gainera, Hollandek onartu egin du langabeziaren hazkundeak "ezinegona" sortu duela, baina presidentetzan lau hilabate baino ez daramatzala azpimarratu eta denbora horretan ezer gutxi konpon daitekeela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea