Krisi Ekonomikoa -
Ministroen Kontseilua
Erreskatearen erabakia ezin da 'bat-batean' hartu, Gobernuaren ustez
Soraya Saenz de Santamaria presideonteordeak azaldu duenez, erabakia ''lasaitasunez eta zuhurtziaz'' hartu behar da.
Erredakzioa
Europako erreskate funtsari laguntza eskatu ala ez lasaitasunez eta zuhurtziaz aztertu beharreko erabakia da, Soraya Saenz de Santamaria presideonteordearen hitzetan. ''Erabakia ezin da bat-batean eta goizetik gauera hartu'', esan du.
''Interes orokorrarentzat eta espainiarren etorkizunarentzat hain garrantzitsuak diren gauzak lasaitasunez eta zuhurtziaz aztertu behar dira'', esan du Ministroen Kontseiluaren ondoren egin duen prentsaurrekoan.
''Denok zentzudunak izateko garaia da'', gaineratu du Sanez de Santamariak. 45 milioi espainiarren etorkizunari eragingo dizkioten erabakiak ''mahai gainean elementu guztiak izanda'' hartu behar direla uste du Gobernuak.