Ekonomia -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Saretzen: Banku bulegoen erradiografia, Amnistia Legea eta Korrika Nafarroan sartuko da

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

EITB Media
EITB Media
EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko martxoaren 15ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Saretzen: Banku bulegoen erradiografia: EAEk eta Nafarroak duela 15 urte zituzten banku-sukurtsalen ia erdia galdu dute; 2008an hasi zen beherakada hori, eta, pandemiaren ondoren, areagotu egin da. Txartela gero eta gehiago erabiltzen den arren, herritarren % 60k baino gehiagok eskudiruarekin ordaintzen jarraitzen dute. 

- Amnistia Legearen biharamuna: Kongresuaren oniritzia jaso ondoren, amnistiari buruzko legea Senatura igorriko dute, bertan tramitazioa hasteko. Epeak betetzen badira, maiatzaren 12ra aurreratutako Kataluniako hauteskundeen eta ekainaren 9ko Europako hauteskundeen artean argitaratuko da Espainiako Aldizkari Ofizialean (BOE). Araua BOEn argitaratzen den unean bertan sartuko da indarrean.

- Korrika Nafarroan sartuko da: Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa zeharkatu ondoren, Korrika Nafarroan sartuko da. Nafarroa Beherea atzean utzita, Baigorritik barrena sartuko da euskaren aldeko lasterketa Baztanen. EITB Mediako hedabideek Korrikaren jarraipena egingo dute eta eitb.eus-ek zuzenean emango ditu lasterketaren irudiak, streaming bidez 24 orduz. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Korrika 2024 Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Kutxabank berriak BBVA berriak Laboral Kutxa bideoak Banco Santander bideoak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Espainiako Amnistia Legea gaur