Ekonomia -
Arabako aireportua
Forondako aireportua gauez bakarrik zabaltzen da dagoeneko
Arratsaldeko 20:30etatik goizeko 08:30ak arte egongo da zabalik. Halere, oraingoz, hegaldi pribatuak egunez ere egongo dira.
Erredakzioa
Arabako Foronda aireportuak 20:30etatik 08:30etara funtzionatuko du ostegun honetatik aurrera.
Oraingoz baina, AENA Aireportuak taldeak adierazi du hegaldi pribatuak egunez egin ahal izango direla, aurretik hala jakinarazten badute. Osasun zerbitzuetarako hegaldiek ere, Forondako instalazioak egunez erabili ahal izango dituzte, AENAren esanetan.
Uztailean jakinarazi zuten aireportuko ordutegia murriztuko zutela, eta ordutik, Forondako aireportuko sindikatuek ohartarazi dute AENAK 140 langiletik 120 kaleratzeko asmoa zuela.
Gai horri dagokionez, oraindik inor botatzeko erabakirik hartu ez dutela esan du AENAk.