Ekonomia -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Emantzipaziorako laguntzak, arrantza debekuaren amaiera eta deskontuak garraio publikoan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Babes ofizialeko etxebizitza eraikin bat. Artxiboko argazkia: EFE
Babes ofizialeko etxebizitza eraikin bat
Babes ofizialeko etxebizitza eraikin bat. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 20, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Emantzipaziorako laguntzak: Eusko Jaurlaritzak gaur, asteartearekin, zabaldu du Emantzipa programaren laguntzak eskatzeko epea. Bi urtez, gurasoen etxea utzi nahi duten gazteek (25-29 urte) 300 euroko dirulaguntza jasoko dute hilero-hilero eta baldintzak beteta. 

- Arrantza debekuaren amaiera: Bizkaiko Golkoko Frantziako uretan arrantzatzeko debekua kenduko du Frantzia Gobernuak, gaurtik aurrera. Debekua urtarrilaren 22tik otsailaren 20ra egon da indarrean, hain zuzen ere, izurdeak babesteko ernalketa garaian.

- Deskontuak garraio publikoan: Bizkaiko Garraio Partzuergoaren aldi baterako abonu eta Barik txarteletan % 50eko hobariak gaur, otsailak 20, sartu dira indarrean. Deskontuak urtebetez mantenduko dira

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Eusko Jaurlaritza Frantzia Metro Bilbao matxura Ekonomia 2024 Bizkaibus gaur Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Arrantza albisteak 2024 Garraio komuna gaur Gazteak azken ordukoa Higiezinen merkatua gaur Frantziako Gobernua