Ekonomia -
"Prepara" Plana
Gobernuak 450 euro emango dizkie zama gehien duten langabeei
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea Fatima Bañez Enplegu ministroarekin, Cristobal Montoro Ogasun ministroarekin eta Alvaro Nadal Moncloako Ekonomia Bulegoko zuzendariarekin bildu da.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak 400 eurotik 450era igo du langabezian dauden eta subsidioa bukatuta daukaten pertsonei zuzenduta dagoen “Prepara” Planeko laguntzaren kantitatea. Dena den, 450 euroak eskatzeko, pertsona bakoitzak, gutxienez, familiako bi kide izan beharko ditu kargupean.
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea Fatima Bañez Enplegu ministroarekin, Cristobal Montoro Ogasun ministroarekin eta Alvaro Nadal Moncloako Ekonomia Bulegoko zuzendariarekin bildu da gaur “Prepara” planaren azken ukituak zehazteko asmoz.