Ekonomia -

Lana eta familia

Enpresek langileengatik kotizatu beharko dute ordaindu gabeko guraso-baimenean

Gizarte Segurantzako Antolakuntza Zuzendaritza Nagusiak irizpide bat eman du, eta horren arabera, enpresek eutsi egin behar diete guraso-baimen hori baliatzen duten lanaldi osoko beharginen altari eta kotizazioari.

Argazkia: Pixabay
Argazkia: Pixabay
Argazkia: Pixabay

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte Segurantzak azalpen bat eman du, eta, horren arabera, enpresek ordaindu gabeko zortzi asteko guraso-baimena (seme-alabak zortzi urte bete arte har daiteke) hartzen duten langileengatik kotizatu beharko dute.

Urtean zortzi asteko guraso-baimena, adingabeak zortzi urte bete arte, 2023ko erdialdean jarri zen indarrean, eta konpromisoa hartu zen seme-alaba bakoitzeko gutxienez lau aste ordaintzeko 2024ko abuztutik aurrera.

Gizarte Segurantzako Antolakuntza Zuzendaritza Nagusiak irizpide bat eman du, eta horren arabera, enpresek eutsi egin behar diete guraso-baimena hartzen duten lanaldi osoko beharginen altari eta kotizazioari, El Pais-ek aurreratu bezala.

Hala, Zuzendaritza Nagusiaren ustez, baimen hori Langileen Estatutuaren 45. artikuluan sartu behar da "kontratua eteteko arrazoi" gisa, eta horrek "lan egiteko eta lana ordaintzeko elkarrekiko betebeharretatik salbuesten du", baina baimenaren izaera galdu gabe, eta, beraz, "kotizatzeko betebeharra" aplikatu behar da.

Era berean, gogorarazi du Langileen Estatutuak honako hau jasotzen duela: "gertakari arruntetarako, une bakoitzean beharginaren lanbide-kategoriaren taldeari dagokion gutxieneko kotizazio-oinarria hartuko da kontuan, eta, lanbide-gertakarietarako, ezarritako gutxieneko mugen araberakoa izango da kotizazio-oinarria (...)".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Umeak azken ordukoa Enpresaburuak