Ekonomia -
Zerga-bilketa
Uztailera arteko zergen diru-bilketa % 1,7 jaitsi da Gipuzkoan
Murrizketa egoera ekonomikoaren isla dela argudiatu du Gipuzkoako Aldundiko Ogasun Sailak.
Erredakzioa
Uztailera arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa metatua %1,7 murriztu da aurreko urtearekin alderatuta, Aldundiko Ogasun departamentuko webgunean argitaratu denaren arabera.
Ekainera arte jasotako diru-sarrera gordinak % 4,4 jaitsi zirela kontuan hartuta, aurreko urteko datuekin, ekainetik uztailera bariazioa 2,7 puntu hobetu dela aipatu dute
Hobekuntza honen arrazoi aipagarriena Ondarearen gaineko Zerga berreskuratu dela diote, izan ere, uztailean 26,9 milioi euro jaso ziren kontzeptu horregatik.%1,7ko murrizketa, zati batean, egoera ekonomikoaren isla dela argudiatu dute.
Ildo honetan, kupoa zehazteko garaian EAEren eta Estatuaren arteko desadostasunak aipatu dituzte, "2011n Estatuak ez zituen ordaindu 138,3 milioi euro BEZaren doiketan. Hala, Gipuzkoa 45,6 milioi euro jaso gabe gelditu zen, baina 2012ko maiatzean berreskuratu egin dira, kupoan konpentsazioa eginez", adierazi dute.