Ekonomia -

Segurtasun Saila

Ikerketa kriminalen taldeei lan baldintzak hobetzea negoziatuko du Jaurlaritzak Ertzaintzaren sindikatuekin

Gaur egun, lan zama handia dute espezialitate horretako ertzainek. Gainera, agente gutxi daude ikerketa kriminalean.

Ertzaintzaren bi agente. Argazkia: Segurtasun Saila
Ertzaintzaren bi agente
Ertzaintzaren bi agente. Argazkia: Segurtasun Saila

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarrean, ikerketa kriminalean lanean dauden ertzainen lan baldintzak hobetzeko garatu duten plana ezagutarazteko. Gaur egun, lan zama handia dute espezialitate horretako ertzainek. Gainera, agente gutxi daude esparru horretan.

Plan horri jarraikiz, Ertzaintzan ordezkaritza duten lau sindikatuak negoziatzera deituko ditu Jaurlaritzak, espezialitate hori erakargarriago egingo duten zenbait neurri mahai gainean jarrita.

Lantaldearen birbanaketa

Aldi berean, Ertzaintza sakon aztertzen ari da ikerketa kriminalean lanean daudenen egoera. Horren helburua da "benetako agertokia" irudikatzea, eta beharrezko dituzten aldaketak egitea, agente kopurua polizia etxe bakoitzak duen lan kargaren araberakoa izateko.

Ikerketaren ondorioetako bat da Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Irungo komisariak direla lan karga handiena dutenak.

Ziberdelinkuentziaren ikerketa

Bestalde Erkorekak iragarri du ziberdelinkuentzia ikertuko duen talde berezi bat sortu nahi dutela, azkenaldian esparru horretan salaketek izandako gorakadak bultzatuta.

Indarkeria matxista

Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez, emakumeak indarkeria matxistatik babesteko Ertzaintza garatzen ari den planak badu dagoeneko gisa horretako kasuekin arduratzen diren taldeen laguntza, bi zentzutan: lanpostu gehiago egongo dira eta ordutegi zabalagoa izango dute. Talde horiek ere ikerketa kriminalean diharduten ertzainek osatzen dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Lan gatazkak