Ekonomia -

Estatistika Institutua

BPGak % 0,4 egin du behera, bigarren hiruhilekoan

Espainiako ekonomiak % 0,4 egin du behera, apirila eta ekaina bitartean, aurreko hiruhilekoan baino hamarreko bat gehiago. Joan den urteko mailarekin alderatuta, % 1 jaitsi da BPGa.

Espainiako Bankuaren eraikina, Madrilen. Argazkia: EFE
Espainiako Bankuaren eraikina, Madrilen. Argazkia: EFE
Espainiako Bankuaren eraikina, Madrilen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatistikako Institutu Nazionalak iragarri duenez, Espainiako ekonomiak % 0,4 egin du behera apirila eta ekaina bitartean, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gehiago.

Institutuaren datuen arabera, eskari nazionalaren (kontsumoa eta inbertsioa) ekarpen negatiboaren ondorioa da beherakada. Hala ere, kanpo eskariaren (esportazioak eta inportazioak) ekarpen positiboak zertxobait berdindu du.

Joan den urteko mailarekin alderatuta, % 1 jaitsi da BPGa bigarren hiruhilekoan. Aurtengo lehen hiruhilekoan, % 0,4 jaitsi zen.

Abuztuaren 28an, urteko bigarren hiruhilekoak kontabilitate nazionalean zer ondorio utzi dituen azalduko du Estatistika Institutuak.

Espainiako Bankuaren datuen arabera, familien kontsumoaren beherakada areagotu egin da, eta % 0,5 jaitsi da (aurreko hiruhilekoan, % 0,1 jaitsi zen).

Erakundearen arabera, ondasunen eta zerbitzuen erosketak % 2,2 behera egin du apirila eta maiatza bitartean.

Eraikuntzan, inbertsioak ere behera egin du, besteak beste, lan publikoetarako aurrekonturik ez dagoelako.

Enpleguak ere jaisten jarraitu du: % 4,6 jaitsi da, joan den urteko mailarekin alderatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea