Ekonomia -
26.007 operazio
% 45 hipoteka gutxiago sinatu ziren maiatzean Euskadin
INEren datuen arabera, 1495 hipoteka sinatu ziren EAEn. Espainia osoan % 30,5 hipoteka gutxiago sinatu ziren urtarrilean.
Erredakzioa
Maiatzean, Euskadin, 1.495 hipoteka sinatu ziren, lehengo urteko datuekin alderatuta, % 45 gutxiago, INE Espainiako Estatistika Erakundeak argitaratutako datuen arabera. Denera, 184,9 milioi euro, iaz baino % 50,5 gutxiago.
Lurraldeka, Bizkaian 599 hipoteka eman ziren, denera 79,7 milioi euro. Eskatutako hipotekaren batez bestekoa 106.906 eurokoa izan zen.
Gipuzkoan, 522 sinatu ziren, denera 65,2 milioi euro. Batez bestekoa, 124.915 eurokoa izan zen.
Azkenik, Araban, 374 hipoteka sinatu ziren. 39,9 milioi euro, eta eskatutako hipoteken kopuruaren batez bestekoa 106.906 eurokoa izan zen.
Nafarroa
Maiatzean, Nafarroan, 132 hipoteka sinatu ziren, lehengo urteko datuekin alderatuta, % 9,3 gutxiago. Eskatutako hipotekaren batez bestekoa 218.376 eurokoa izan zen, iaz baino % 29,4 gutxiago.
Espainia osoan
Espainia osoan % 30,5 hipoteka gutxiago sinatu ziren maiatzean 2011 urteko hilabete berarekin alderatuta, eta denera 26.007 operazio sinatu ziren. Ondorioz, urtetik urterako tasak kontutan hartuta, 25 hilabetez jarraian behera egin du.
Hala ere, gaur INEk argitaratutako datuen arabera, abenduarekin alderatuta, hipoteken kopuruak % 21 egin du gora.
Urteko bosgarren hilean sinatutako maileguen batez bestekoa 101.168 eurokoa izan zen, aurreko urtean baino % 7,5 txikiagoa, eta aurreko hilabetean baino % 1,5 gehiago.