Krisi Ekonomikoa -
Dependentzia Legea
Dependentzia Legea ez murrizteko eskatuko die Zabaletak Diputazioei
Zabaletak laguntzen zenbatekoa eta zaintzaileen kotizazioa mantentzea defendatzen du.
Erredakzioa
Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaien sailburuak Dependentzia Legearen baitan ematen diren laguntzak ez murrizteko eskatuko die Diputazioei. Horren harira, Gobernu zentralak adostutako murrizketak alde batera utzi eta, ahal den heinean, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuen Legearekin aurrera jarrai dezatela erregutuko die.
Sailburuak ostiral honetan egingo die eskaera foru aldundiei, Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoan. Batzar horretan, Jaurlaritzak, diputazioek eta udalek aurrera eramango dituzten gizarte politikak adosten dituzte, Enplegu Sailetik informatu dutenez.
"Aurrera jarraitzea"
Sailburuak Dependentzia Legeari eragiten dizkioten murrizketak ez ezartzeko eskatuko die diputazioei. Horrez gain, Gizarte Zerbitzuen Legearekin "aurrera egin dezaten" eskatuko die batzarrera bertaratuko direnei.
Jaurlaritzaren helburua jatorrizko Dependentzia Legean ezartzen ziren zerbitzuak mantentzea da, onartu berri den erreformaren aurrekoak, hain zuzen.