Krisi Ekonomikoa -
Rajoyren murrizketak
Patxi López: 'Euskadin aukera daukagu krisiari ezberdin erantzuteko'
Lehendakariak batasunerako deia egin du eta dio ez dela desadostasunetarako garaia. Erreforma eta zorroztasunen alde azaldu da baina beste modu batzuekin.
Erredakzioa
Lanbidek Bilbon antolatutako enpleguaren inguruko nazioarteko kongresuan, Patxi Lópezek adierazi du, Rajoy okerreko bidean dabilela langabeziagatik kobratzen den prestazioa gutxitzeagatik. Neurri horrekin esaterako, aurkako efektua sortuko duela, alegia, langabeziak gora egitea.
Lehendakariak, batzarkideen aurrean, argi utzi nahi izan du, Euskadin gauzak beste era batetara egiteko aukera eta tartea dagoela, krisiari beste modu batez erantzuteko: erreformekin eta zorroztasunarekin, bai, baina beste baliabide batzuek kontuan hartuta, itun fiskala eta autogobernua bultzatuz.
Batasunerako egin duen deialdi horretan, beste instituzio batzuetatik oztopoak jartzen ari diren horiei egin die kritika, zeharka bada ere EAJri.
Bere helburua ez omen da boterea mantentzea baizik printzipio batzuk defendatzea, itun fiskala eta zerbitzu publikoetan euskaldun guztien berdintasuna besteak beste. Bukatzeko, bere politikekin ados ez dagoenari, alternatiba bat aurkeztu dezala eskatu dio, eta ez hauteskundeak deitzeko bakarrik.