Ekonomia -

Zerga-bilketa

Gipuzkoak aurreikusitakoa baino 6,5 milioi euro gehiago jaso ditu

Gipuzkoako Aldundiak 35,5 milioi euro jaso ditu 35,5 milioi euro jaso ditu iazko Ondarearen Gaineko Zergagatik. Bizkaiko zerga-bilketa %0,6 hazi da.

Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuaren artxiboko irudia. EFE
Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuaren artxiboko irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Aldundiak 35,5 milioi euro jaso ditu iazko Ondarearen Gaineko Zergagatik, hasiera batean aurreikusitakoa baino 6,5 milioi euro gehiago, hain zuzen ere.

2011ko Errenta eta Ondarearen kanpainek “arrakasta nabarmena” izan dute, Xabier Olano Aldundiko Ogasun zuzendariaren hitzetan. Hark Helena Franco Ogasun diputatuarekin batera bi kanpainen balantzea aurkeztu du. Emaitzek aurreikuspenak gainditu dituzte.

Ogasunak 35.503.502 euro lortu ditu, eta 29.000.000 euro biltzea aurreikusi zuten. Halaber, Helena Francok azaldu duenez, Gipuzkoa EAEko hiru lurraldeetan lehena izan zen zerga hau berreskuratzen, eta horrek Bizkaia eta Arabak gauza bera egitea egin zuen.

Bizkaiko zerga-bilketa %0,7 hazi da, iazko urtearekin alderatuta

Bizkaiko PFEZek % 0,7ko igoera izan du (2012an, 807,7 milioi bildu ziren; 2011n, 801,9), honako hauen ondorioz: lanaren gaineko atxikipenek % 0,2ko jaitsiera izan dute; higigarrien kapitalaren gaineko atxikipenek % 12,7ko igoera izan dute, eta kuota diferentziala % 0,1 gehitu da.

Sozietateen gaineko Zergaren bilketa, 2012ko lehen seihilekoan, % 10,7 igo da (2012, 38,1 milioi euro bildu ziren; 2011n, 34,5), enpresek dituzten zatitako ordainketen bilakaeraren ondorioz. Gogoratu behar da zerga horren behin betiko likidazioa uztailaren amaieran egiten dela.

Ondarearen gaineko Zerga berriaren bidez bildutako kopurua 24,4 milioi euro ziren, 2012ko ekainaren amaieran. Oraindik kontabilizatu gabe daude ekainaren azken egunetan finantza-erakundeetan aurkeztu ziren ondare-aitorpen guztiak. Horiek 2012ko uztailaren diru-bilketan sartuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea