Krisi Ekonomikoa -

BEZaren igoera

Zenbat garestitu dira zinemarako, antzerkirako edo museorako sarrerak?

Zinemarako sarrerak 7,3 euroan salduko dituzte (9 euroan, Madrilen); CD bat 1,5 euro garestiagoa izango da; eta antzezlan bat ikustea 4 eta 5 euro bitartean garestituko da.

Musikari ezarritako BEZa hiru puntutan igo da. Argazkia: Photl.com
Musikari ezarritako BEZa hiru puntutan igo da. Argazkia: Photl.com
Musikari ezarritako BEZa hiru puntutan igo da. Argazkia: Photl.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zinemara, antzerkira edo museo batera joatea, musika disko bat erostea edo kontzertu batera joatea garestiagoa izango da irailaren 1etik aurrera. Mariano Rajoyk BEZa igo ostean, kultura zerbitzuak ere garestituko dira (liburuak salbu).

- LIBURUAK, EGUNKARIAK ETA ALDIZKARIAK: publizitatea bakarrik edo gehienbat ez duten argitalpenek % 4ko BEZa mantenduko dute, eta baita horiekin batera prezio bakarrarekin eskaintzen dituzten elementu osagarriak. Hala ere, % 21eko BEZa ezarriko zaie argitalpen horiekin batera eskaintzen diren disko edo bestelako euskarriei, horietan dauden musika-lan, pelikula, programa, telebista-saio edo musikalen merkatuko prezioa horiekin batera doan liburu, egunkari edo aldizkariarena baino garestiagoa bada.

Liburu elektronikoen BEZa egungo % 18tik % 21era igoko dute irailetik aurrera.

- ZINEMA: Egun, zinemarako sarrerek 6,6 euroko kostua dute batez beste (prezioa areto bakoitzak ezartzen du). Azken neurrien ondorioz, BEZa 13 puntu igoko da eta, irailetik aurrera, film bat ikusteak 7,3 euro kostatuko du. Madrilen, berriz, zinemarako sarrera 9 euroan salduko dute.

- ANTZERKIA: Zinema bezala, BEZa 13 puntu igoko da. Antzezlan bat ikustea 4-5 euro garestituko da, eta, musika-ikuskizun bat, ordea, 8 euro.

- MUSEOAK: BEZa % 8tik % 10era igoko da. Prado eta Reina Sofia museoek ez dute zerga hori ordaindu behar.

- ZEZENKETAK: BEZa hiru puntu igoko da.

- CDak eta DVDak: Horiei ezarritako BEZa hiru puntu ere igoko da. Horrela, 10 eta 12 euro bitarteko musika-disko bat 1,5 euro garestituko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea