Ekonomia -

lan-gatazka

Ertzaintzaren sindikatuek atzera bota dute Eusko Jaurlaritzaren proposamena, berritasunik ikusi ez dutelako

Iñaki Uraga Ertzaintzaren ekintza sindikaleko unitateko bozeramaileak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren proposamena "sindikatuak mahaitik altxatzera eraman zituen proposamen bera da". Gauzak horrela, mobilizazioei eutsiko dietela jakinarazi du.

Protesta del sindicato de la Ertzaintza
Protesta del sindicato de la Ertzaintza
Protesta del sindicato de la Ertzaintza

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako sindikatuek etsipena adierazi dute Segurtasun Sailaren negoziazio-proposamenaren aurrean, "negoziazioaren haustura eragin zuen eta iraungita dagoen" proposamen bera delako. Gauzak horrela, mobilizazioei eutsiko dietela jakinarazi dute.

Ertzaintzan lehertu den lan-gatazka bideratze aldera, Eusko Jaurlaritzak beste proposamen bat igorri die gaur goizean sindikatuei, 37 neurri biltzen dituen dokumentua, hain justu. Horien inguruan hitz egiteko hitzordua ere jarria zuten Ertzaintzaren Negoziazio Mahaian dauden ErNE, ESAN, EUSPEL eta SiPE sindikatuek: datorren ostirala.

Iñaki Uranga Ertzaintzaren ekintza sindikaleko unitateko (ErNE-ESAN-SIPE) bozeramaileak (ESAN) salatu duenez, Eusko Jaurlaritzaren proposamena "ez da berria" eta "lehenago ere aurkeztu zen, ez bakarrik azken negoziazio mahaietan", "2019tik dator" eta "iraungita dago".

Gaineratu duenez, "sindikatuak mahaitik altxatzera eraman zituen negoziazio proposamen bera da".

Testuinguru horretan, datozen egunetarako iragarritako mobilizazioekin jarraituko dutela azpimarratu dute; izan ere, ErNE, ESAN, SiPE eta Euspel sindikatuek eta Ertzainak indarbidez kolektiboak elkarrekin mobilizazioak iragarri eta biharamunean heldu da proposamena.

Praktiketako ertzainek ezin izango dute Tourreko dispositiboan parte hartu

Bestalde, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak onartu egin ditu Ertzaintzako sindikatuek eskatzen zituzten kautelazko neurriak, datorren astean Euskal Herrian zehar Frantziako Tourraren segurtasun dispositiboan praktiketako ertzainek parte hartzea debekatzeko.

Sindikatuek ohar baten bidez ebazpen judizialaren berri eman dute, eta espero dute epaitegiak, azken erabakian, Segurtasun Sailaren "gehiegikeria" hori konpontzea, "oraindik polizia lana egiteko behar adinako gaitasunik eta aginpiderik ez duten langileak baitira".

"Haien eskubideak urratuko lirateke, eta beharrezkoa ez den arrisku batean jarriko lituzkete, oraindik egiteko kapaz ez diren eta baimenik ez duten lanak egitea uzteaz gain. Segurtasun Sailaren erabakia ez dago inola ere arrazoituta, eta ez dago argudio bakar bat ere bere legezkotasuna egiaztatzeko", ohartarazi dute sindikatuek.

Epaileak gaiaren mamiari buruzko ebazpena eman aurretik emandako kautelazko neurriek praktikan eragotziko dute prestatzen ari diren ertzain horiek Tourrean segurtasun-lanak egitea; izan ere, lasterketa uztaileko lehen hiru egunetan igaroko da Euskaditik, hau da, astebete pasatxo barru.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak