Ekonomia -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: EBZren bilera, alkatetzen negoziazioa eta tragedia Greziako itsasoan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 15, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Interes-tasak, EBZri begira: Europako Banku Zentralak (EBZ) interes-tasak ehuneko laurden bat igoko ditu gaur, tasa ofizialak % 4ko markara iritsita, nahiz eta AEBko Erreserba Federalak (Fed) igoerak aldi baterako eten zituen atzo.
- Alkatetzak: erlojuaren kontrako negoziazioak: Udalak osatzeko bi egun falta direnean, indar politikoak orduak zukutzen ari dira tokiko erakundeen gobernagarritasuna bermatuko duten itunak lortzeko asmoz. Zalantza nagusiak, besteak beste, herri hauetan daude: Iruñea, Gernika-Lumo, Laudio, Durango, Guardia, Bastida eta Oion.
- Tragedia Greziako itsasoan: Gutxienez 78 pertsona migratzaile hil dira Greziatik gertu, ontzi bat iraulita. Ontzian 400-700 lagun zihoazen, eta 100 inguru onik ateratzea lortu dute erreskate taldeek.