Ekonomia -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Maiatzeko KPIa, EAEko aurrekontuak eta Berlusconiri agurra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 13, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Maiatzeko KPIa: Estatuko Estatistika Institutuak (INE, gazteleraz) Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) jakinaraziko du gaur. KPI aurreratua % 3,2ra jaitsi zen, erregaien merkatzeak eraginda.
- EAEko aurrekontuak: Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak 2024rako aurrekontuen ildo nagusiak aurkeztuko ditu gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan.
- Berlusconiri agurra: Senitarteko eta lagunek azken agurra emango diote gaur hiru aldiz Italiako lehen ministro izan zenari, Silvio Berlusconiri. Segurtasun-arrazoiak tarteko, hil-kapera ez da publikoa izango. Hileta-elizkizunak bihar egingo dituzte, Milango katedralean.