Krisi Ekonomikoa -
Gasteizen
Barrikada bat piztu dute Laminaciones Arregui enpresaren sarreran
Gertakaria goizeko zortzi eta erdiak aldera gertatu da, langile batzuek enpresa batzordetik kanpo antolatutako batzar bat hasi aurretik.
Erredakzioa
Ertzaintzaren eta suhiltzaileen unitate batzuek Gasteizko Celsa Atlantic –Laminaciones Arregui ohia- enpresa ingurura joan behar izan dute, ezezagun talde batek pneumatikoz osatutako barrikada bat egin eta sua eman baitiote.
Gertakaria goizeko zortzi eta erdiak aldera gertatu da, langile batzuek enpresa batzordetik kanpo antolatutako batzar bat hasi aurretik. Enpresak Arabako bi lantegiak ixtea aurreikusten duen lan erregulaziorako txostena zabaldu du, eta batzarrean konpainiak aurkeztutako gizarte plana eta bideragarritasun-txostena bozkatu dute.
Ertzaintzaren arabera, ezezagun talde batek pneumatikoz osatutako barrikada bat egin du enpresaren sarrera aurrean, eta hori dela eta, Ertzaintzaren eta Gasteizko suhiltzaileen hainbat unitate hurbildu behar izan dira garrak itzaltzera.
Segurtasun arrazoiak
Ertzaintzak gertakariaren lekuan jarraitzen du segurtasun arrazoiak direla eta.