Ekonomia -

LAN-GATAZKA

Gizarte Segurantzak eta sindikatuek plantilla handitzeko eta lan-baldintzak hobetzeko akordioa sinatu dute

Escrivak eta sindikatuek aurreakordioa lortu dute Gizarte Segurantzako greba bertan behera uzteko. Besteak beste, langileak eta arreta-zerbitzuak hobetzea eta Gizarte Segurantzaren Estatuko Agentzia sortzea adostu dute.

Jose Luis Escriva ministroa, artxiboko irudia. Argazkiak: EFE
Jose Luis Escriva ministroa, artxiboko irudia. Argazkiak: EFE
Jose Luis Escriva ministroa, artxiboko irudia. Argazkiak: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte Segurantzak (Espainiako Gobernuaren mende dagoen sistema) eta UGT, CCOO, CSIF, ELA eta CIG sindikatuek 3.525 langile gehiago kontratatzea eta langileen lan-baldintzak hobetzea aurreikusten duen akordioa sinatu dute.

CSIF sindikatuak adierazi duenaren arabera, akordioak irailaren 7rako aurreikusita zegoen greba deialdia bertan behera uztea ekarriko du.

Hitzarmenean, telelanari buruzko bi jardunaldi ezartzea, errendimenduagatik pizgarriak ezartzea eta langileen beharrak antzemateko giza baliabideen plan bat egitea jasotzen du itunak.

Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak aurreakordioa lortu du sindikatuekin gaur goizean, eta arratsaldean sinatu dute akordioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Lana Funtzionarioak Espainiako Gobernua bideoak Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Lan gatazkak