Ekonomia -

INFLAZIOA

Urte arteko KPIa % 4,2ra igo da EAEn eta Nafarroan, apirilean

Espainiako Estatuan urtarrilean urte arteko tasa % 4,1ekoa izan da.

Urte arteko KPIaren bilakaera. Grafikoa: EITB Media
Urte arteko KPIaren bilakaera. Grafikoa: EITB Media
Urte arteko KPIaren bilakaera. Grafikoa: EITB Media

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte arteko inflazioa % 4,2ra igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, apirilean, aurreko hilabetean baino 0,9 eta 0,7 puntu gehiago, hurrenez hurren, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera.

Martxotik apirilera, ostera, inflazioa sei hamarren hazi da EAEn eta puntu bat, Nafarroan.

Urte arteko KPIa % 4,1era igo da apirilean Espainiako Estatuan. Martxoan urte arteko tasa % 3,3koa izan zen eta, beraz, zortzi hamarren egin du gora. Azken hilabetean, martxotik apirilera, prezioen igoera % 0,6koa izan da.

OHARRA: Eduki honek hainbat grafiko interaktibo ditu. Ondo ikusteko, zabaldu esteka hau zure nabigatzailean. 

Erregaien garestitzeak eta elektrizitatearen prezioaren jaitsiera txikiagoak eragin dute, batez ere, inflazioaren igoera. Halaber, elikagaien prezio igoera apaldu bada ere, duela urtebete baino % 12,9 garestiagoak dira Espainiako Estatuan. 2022ko ekainetik izan den baxuena da.

Elikagaien prezioen igoera apaldu egin da EAEn eta Nafarroan ere. Urte arteko tasa, % 15,5etik % 12,6ra jaitsi da martxotik apirilera EAEn, eta % 16,5etik % 13,7ra Nafarroan.

Urte arteko tasan hauek dira gehien garestitu diren elikagaiak: azukrea (% 49,6); gurina (% 31,2); esne osoa (% 27,7); esne gaingabetua (% 27,5); saltsak eta bizigarriak (% 26,3); zerealak eta deribatuak (% 18,2); esnekiak (+%17,6); beste elikadura prestakin batzuk (% 16,6); patatak (% 16,5), eta txerri haragia (% 16,1).

Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, % 6,6raino jaitsi da apirilean, martxoan urte arteko tasa 0,9 puntu altuagoa izan baitzen. KPI orokorra baino 2,5 puntu altuagoa bada ere, bien arteko aldea 2022ko azarotik izandako txikiena da. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa EAE Espainia albisteak KPI albisteak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Kontsumoa