Krisi Ekonomikoa -
Krisi ekonomikoa
Espainiako arrisku-sariak atzera egin du eta 471 puntutan kokatu da
Gaur, Bruselak azaldu du Finlandiak ezin diela Euroguneko goi-bileran hartutako erabakiei betoa jarri, eta horrek arrisku-sariaren datua hobetu du.
Erredakzioa
Espainiako arrisku-sariak atzera egin du gaur eta 471 puntutan kokatu da. Atzo, Finlandiak ezezkoa eman zion Europako erreskate funtsa erabiliz herrialdeen zorra erosteko proposamenari. Horren ondorioz, Espainiako arrisku-sariak gorantz egin zuen atzo.
Gaur, Bruselak azaldu du Finlandiak ezin diela Euroguneko goi-bileran hartutako erabakiei betoa jarri, eta horrek arrisku-sariaren datua hobetu du.
Espainiaren hamar uterako bonua % 6,25ean kokatu da, ekainaren 8tik izandako daturik baxuena. Arrisku sariak 14 puntu galdu ditu eta 471 puntutan kokatu da.
Atzo gertatu zen moduan, Espainiako arrisku-saria Irlandakoaren gainetik geratu da (469).