Ekonomia -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Jaurlaritzak hazkunde aurreikuspena apalduko badu ere, enplegua sortzeko adinakoa izango da Azpiazuren arabera

2023an ekonomia % 2,1 haziko dela aurreikusi zuen Jaurlaritzak, eta datozen egunotan hazkunde aurreikuspena "beherantz" berrikusiko duela iragarri du Ekonomia eta Ogasun sailburuak. Bestalde, inflazioa jaisteko interes-tasak igotzeak ekonomia moteldu dezakeela uste du Azpiazuk.

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua. EITB MEDIA
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua. EITB MEDIA
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua. EITB MEDIA

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak 2023rako hazkunde aurreikuspena apalduko du, baina enplegua sortzen jarraitzeko adinakoa izango da. Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketan, Azpiazuk aurreratu du datozen egunetan aurtengo koadro makroekonomikoa berrituko duela. Aurretik, 2023an ekonomia % 2,1 haziko dela aurreikusi zuen Jaurlaritzak.

EAEko ekonomia % 4,4 hazi zen iaz, Eusko Jaurlaritzak aurreikusitakoa hamarren bat hobetuz; "datu positiboa", Azpiazuren arabera.

Europako Banku Zentralak (EBZ) interes-tasak igotzen jarraitzeko egindako iragarpenaz ere hitz egin du Pedro Azpiazuk. Horren esanetan, inflazioa % 2ra jaisteko interes-tasak igotzeak ekonomia moteldu eta langabezia handitu dezake.

Era berean, "sentsibilitatea" eta prezioen igoerari aurre egiteko diru politika berezia aproposa dizkio Europako Banku Zentralari, ez interes-tasen igoera hutsa.

Lau eguneko lanaldia ezartzeko aukeraz galdetuta, horrelako aldaketak egiteko hausnarketa sakonak eta adostasun zabalak behar direla esan du Azpiazuk.

Lau eguneko lanaldia produktibitateak ahalbidetzen badu bakarrik ikusten du posible Pedro Azpiazuk
Lau eguneko lanaldia produktibitateak ahalbidetzen badu bakarrik ikusten du posible Pedro Azpiazuk
Lau eguneko lanaldia produktibitateak ahalbidetzen badu bakarrik ikusten du posible Pedro Azpiazuk

0:50
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Lana albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak BPGd