Ekonomia -

Desmentido

EBk ukatu egin du Espainiaren eta Italiaren zorra erosteko asmoa duela

Britainia Handiko hedabide batzuek argitaratutakoa gezurtatu du horrela. Europako Batzordeak argi adierazi du G20ren goi-bileran ez dutela "hori negoziatu".

Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea, artxiboko irudian.
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak ukatu egin du erreskate funtsen bitartez Espainiaren eta Italiaren zorra erosteko asmoa dutela. Britainia Handiko hainbat hedabidek argitaratutako albistea gezurtatu du horrela.

Amadeu Altafaj Europako Batzordearen ekonomia alorreko bozeramaileak azaldu duenez, “ez zen horren inguruko negoziaziorik izan” G20k Los Cabosen (Mexiko) egin zuen goi-bileran.

“Informazio hori irakurri dugu prentsan, Europar Batasuneko estatu bateko prentsan soilik”, adierazi du bozeramaileak erreskate “planen berririk ez” duela azpimarratu aurretik.

The Daily Telegraph eta The Guardian egunkari britainiarren arabera, Europar Batasuneko estatuek Espainiaren eta Italiaren zorra erostea adostu dute, Finantzen Egonkortasunerako Funtsetik hartutako 750.000 milioi euro hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea