Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Abenduko enplegu datuak, Barakaldoko hilketa saiakera eta okindegien protesta

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Bi emakume Lanbideren bulego baten aurrean. Argazkia: EFE
Bi emakume Lanbideren bulego baten aurrean.
Bi emakume Lanbideren bulego baten aurrean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 3, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Abenduko enplegu datuak: Espainiako Gobernuko Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioak joan den abenduko langabezia datuak eta 2022an pilatutakoak jakinaraziko ditu. 

- Barakaldoko hilketa saiakera: Barakaldoko Zuazo auzoan seme-alabak hiltzea egotzita atxilotutako emakumeak lehen gaua izan du gaur Bizkaiko espetxean, bart erabaki baitu epaileak hura kartzelatzea. Bestalde, egonkor bada ere, erietxeratuta jarraitzen dute 9 urteko bi adingabeak. 

- Okindegien protesta: Espainiako Estatuko okinek protesta sinbolikoa egingo dute eguerdian (12:00etatik 12:15era) euren labeak itzalita. Mobilizazio horren bidez,  dirulaguntzak eskatuko dizkiote Espainiako Gobernuari, ekoizpen kostuak igo zaizkiela eta. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Langabezia Espainian Gaurko albisteak Bizkaia Barakaldo Delituak KPI berriak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Umeak albisteak