Ekonomia -
Jaitsiera orokorra
Etxebizitzaren prezioa EAEn eta Nafarroan jaitsi da gehien
Jaitsiera erkidego guztietan izan da. EAEn, prezioa % 16,2 jaitsi da, eta Nafarroan, berriz, % 15,6.
Erredakzioa
Etxebizitza berriaren eta bigarren eskukoaren prezioak behera egin du erkidego guztietan 2012ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko epe berdinarekin alderatuta. Jaitsiera handienak EAEn (% 16,2) eta Nafarroan (% 15,6) izan dira.
Espainia osoan, prezioa % 12,6 jaitsi da, 2007tik izandako jaitsierarik handiena. Estatistika Institutu Nazionalak 2007an hasi zuen, hain zuzen, etxebizitzaren prezioen indizearen kalkulua.
Zehazki, etxebizitza berria % 11,8 merkatu da, eta bigarren eskukoa, aldiz, % 13.
EAEren eta Nafarroaren atzetik, prezioak Aragoin eta Katalunian merkatu dira gehien, bietan % 14,9 jaitsita. Eta ondoren, Balear irletan (% 14,8) eta Madrilen (% 14,2).
Bestalde, Extremaduran (%7), Andaluzian eta Gaztela eta Leonen (%9,8) izan dira jaitsiera txikienak.
Etxebizitza berriak, % 19,3 merkeagoEtxebizitza berriari dagokionez, jaitsiera handienak EAEn (% 19,3), Katalunian (%18), Balear irletan eta Nafarroan (% 15,9) eta Madrilen (% 14,7) izan dira.
Bigarren eskuko etxebizitzak, berriz, Aragoin (%15,5) eta Nafarroan (15,2) merkatu dira gehien.