Ekonomia -
Lan-istripua larria Bizkaian
56 urteko langile bat oso larri dago, Mungian pabiloi bateko teilatutik erorita
Istripua asteazkenean gertatu zen 17:40an Billela auzoan, eta langilea Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Behargina Cofundi enpresako itogin bat konpontzeko pabiloi baten estalkira plataforma batekin igo, eta zati zeharrargia zapalduta erori zen.
N. B. | EITB Media
56 urteko langile bat oso larri dago Cofundi enpresako itogin bat konpontzeko pabiloi baten estalkira plataforma batekin igomn eta zati zeharrargia zapalduta erori ostean. Hasiera batean, sindikatuetako iturriek jakinarazi zuten langilea hilda zegoela, baina, ondoren, informazio hori zuzendu dute.
Istripua asteazkenean gertatu zen 17:40an, Billela auzoan, eta langilea Gurutzetako ospitalera eraman zuten, UGTk eta Segurtasun Sailak jakinarazi dutenez.
Halaber, gaur goizerako deitutako elkarretaratzea bertan behera geratu da.