Ekonomia -

LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

Nafarroako Gobernuak 734 lanpostuko lan eskaintza publikoa onartu du

2022ko Lan Eskaintza Publikoan eskainiko diren lanpostuak honela banatuko dira: 204, osasun arlorako; 253, hezkuntzarako; eta 277, gainerako departamentuetarako, Administrazio Nukleoan.

Erizaintzako 2021eko Lan Eskaintza Publikoko azterketa Iruñean (artxiboko argazkia)
Erizaintzako 2021eko Lan Eskaintza Publikoko azterketa Iruñean (artxiboko argazkia)
Erizaintzako 2021eko Lan Eskaintza Publikoko azterketa Iruñean (artxiboko argazkia)

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak hiru foru dekretu onartu ditu gaur 2022ko Lan Eskaintza Publikoa zehazteko. Guztira, 734 lanpostu eskainiko dira: 204, osasun arlorako; 253, hezkuntzarako; eta 277, gainerako departamentuetarako, Administrazio Nukleoan.

Deialdi honetako 51 lanpostu desgaitasunen bat duten pertsonentzat gordeko dira (19 Administrazio Nukleoan, 18 hezkuntzan eta 14 osasun arloan). Halaber, 15 lanpostu genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzat izango dira.

Administrazio Nukleoko lanpostuak honela banatuko dira: 100 Foruzaingoko agenteentzat, 57 administrarientzat, 24 informatika sistemetako goi mailako teknikarientzat, 18 basozain/ingurumen zaintzaileentzat, 15 Ogasuneko kudeatzaile laguntzailearentzat eta 8 suhiltzaileentzat, besteak beste.

Osasun arloari dagokionez, 91 postu medikuentzat izango dira (horietatik 40 mediku plaza eta 4 pediatra Lehen Mailako Arretan), 43 lanpostu Erizaintzako zaintza osagarrietako teknikarientzat, 13 laborategi teknikarientzat, 11 Farmazia teknikarientzat, 10 Osasun Mentaleko erizain espezialistentzat eta 8 Ginekologia erizain espezialistentzat.

Hezkuntza alorrean, ostera, 2022ko Lan Eskaintza Publikoak 93 lanpostu aurreikusten ditu Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat eta 160 irakasleentzat.

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, legegintzaldi honetan zehar Foru Gobernuak 7.000 plaza inguru onartu ditu Lan Eskaintza Publikoen bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Funtzionarioak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua berriak Enplegu Eskaintzak 2024