Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Ziprek erreskatea berehala eska lezakeela adierazi du

"Premiazkoa da. Bankuen birkapitalizazioa ekainaren 30a baino lehen osatu behar da, eta oso denbora gutxi falta da", azaldu du Vassos Shiarly Zipreko Finantza ministroak.

Jean-Claude Juncker eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE
Jean-Claude Juncker eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE
Jean-Claude Juncker eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ziprek bankuentzako eta finantza publikoentzako laguntza ekaina amaitu baino lehen eska lezakeela esan du Vassos Shiarly Zipreko Finantza ministroak.

"Premiazkoa da. Bankuen birkapitalizazioa ekainaren 30a baino lehen osatu behar da, eta oso denbora gutxi falta da", azaldu du Shiarlyk.

Mediterraneoko uharte txikia gero eta presionatuagoa dago Zipreko Banco Popularra, herrialdeko bigarren erakunde garrantzitsuena, ekainaren 30a baino lehen birkapitalizatzeko.

Bankuentzako erreskate bat eskatuko ote duten galdetu diotenean, eskatuz gero programa oso bat eskatuko dutela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea