Ekonomia -

Lan eskaintza publikoa

1.477 pertsona daude deituta Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundietako suhiltzaileen Lan Eskaintza Publikorako

Horietatik, 1.379 (% 93,36) gizonezkoak dira eta 98 (% 6,64) emakumezkoak. 114 plaza eskaintzen dituzte, 46 Araban eta 68 Gipuzkoan.

Arabako Suhiltzaileak. Argazkia: Arabako Suhiltzaileak
Arabako Suhiltzaileak. Argazkia: Arabako Suhiltzaileak
Gipuzkoako eta Arabako Aldundiek 114 suhiltzaile plaza eskaini dituzte

1:50

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, larunbata, 9:30ean hasita, 1.477 pertsona daude deituta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundietako suhiltzaileetan sartzeko lehenengo hautaketa eta formakuntza prozesua hasteko, Irungo Ficoban.

Hautaketa-prozesu honetan 1.663 pertsonak eman zuten izena, eta horietatik 1.477 pertsonak egin ahal izango dituzte lehenengo probak, prozeduratik kanpora geratu baitira 186 pertsona, ez dituztelako deialdiko oinarrizko eskakizunak bete. 1.477 pertsona horietatik 1.379 (% 93,36) gizonezkoak dira eta 98 (% 6,64) emakumezkoak.

Arabako Foru Aldundian 46 plaza eskainiko dituzte Administrazio Bereziko Taldeko Zerbitzu Berezien Azpitaldeko Suteen Itzalketako Zerbitzuan, Sailkapen Profesionaleko C Taldean, C2 Azpitaldean integratuta, 2020ko eta 2022ko EPEei dagozkienak.

Gipuzkoako Foru Aldundian, berriz, 68 plaza Administrazio Bereziko Taldeko Zerbitzu Berezien Azpitaldeko Suteen Itzalketako Zerbitzuan, Sailkapen Profesionaleko C Taldean, C2 Azpitaldean integratuta, 2019ko, 2020ko eta 2021eko EPEei dagozkienak.

Hautaketa-prozesua oposizio-sistemaren bidez egingo da, eta ezagutzak neurtzeko probak egingo dira, bai eta psikoteknikoak eta fisikoak ere. Proba hauek gainditzen dituzten pertsonek nahitaezko aldi akademikoa izango dute, eta Akademian bertan egingo da horretarako diseinatutako Ikasketa Planari jarraituz, eta hori ere ebaluagarria izango da. Prozesuaren fase hori gaindituta, izangaiek praktikaldia egingo dute formakuntza osorako zentro edo egoitza egokietan, eta lanpostuari dagozkion zereginak betetzearekin lotutako eraginkortasun profesionala ebaluatuko da.

EPE hau gainditzen duten baina plazarik lortzen ez duten pertsonak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren aldi baterako lan-poltsa batean sartuko dira, hala eskatzen duten erakundeen suteen prebentzio eta itzalketako zerbitzuetan lanpostu hutsak betetzeko eta ordezkapenak egiteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak Suhiltzaileak Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia