Ekonomia -

EAE-ko aurrekontuak

Azpiazu: "Hiru taldeetako batek ere ez du marra gorririk jartzen aurrekontuetan akordioa lortzeko"

Ekonomia eta Ogasun sailburuak aurrekontuak negoziatzeko lehen bilera egin du EH Bildurekin, Elkarrekin Podemos-IUrekin eta PP-Csekin.

Pedro Azpiazu. Argazkia: EITB Media.
Pedro Azpiazu
Pedro Azpiazu. Argazkia: EITB Media.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak aurrekontuak negoziatzeko lehen bileraren ostean esan duenez, Euskadiko 2023ko Aurrekontuari emandako babesa handitzeko, hiru talde parlamentarioetako batek ere ez du "marra gorririk" jartzen balizko akordio batean lanean jarraitzeko.

Azpiazuk aurrekontuak negoziatzeko lehen bilera egin du gaur, asteazkena, Eusko Legebiltzarreko EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IU eta PP-Cs taldeekin.

Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk proposamen zabala eta kuantifikatua aurkeztu dute, eta, gainera, era askotako konpromiso politikoak biltzen dituena. PP-Cs-ek, aldiz, kuantifikazioan aurrera egiten jarraitzeko beharrezkoa den gaiak helarazi ditu.

Ekonomia sailburuak Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu-esparruaren eta eskumen-esparruaren barruan kokatu du negoziazioa, eta esan du hiru taldeak deituko dituela bigarren bilera batera, gaur jasotako dokumentazioa aztertu ondoren, babes gehiago lortzeko lanean jarraitze aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Alderdi politikoak Ekonomia EH Bildu Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak EAEko Aurrekontuak