Ekonomia -

Eurostateko datuak

Espainia, Europako langabezia handiena duen herrialdea berriz

Espainiako langabezia tasa % 24,3koa, eta Europar Batasunekoa, % 11koa.

Espainiako langabezia tasa % 24,3koa, eta Europar Batasunekoa, % 11koa. EFE
Espainiako langabezia tasa % 24,3koa, eta Europar Batasunekoa, % 11koa. EFE
Espainiako langabezia tasa % 24,3koa, eta Europar Batasunekoa, % 11koa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko langabezia tasa inoiz baino handiagoa izan da apirilean, % 11koa, hau da, iazkoa baino, 1,1 puntu handiagoa, Eurostatek jakinarazi duenez. Espainiaren tasa handiena izan da berriz: % 24,3.

Europar Batasunean, langabezia % 10,3koa izan da, aurreko hilabetean baino hamarren bat handiagoa, eta iazkoa baino 8 hamarren handiagoa.

Europako Estatistika Agentziaren esanetan, apirilean 24,667 milioi pertsona zeuden lan gabe EBn (+102.000), eta 17,405 milioi eurogunean (+110.000).

Iazko hilabete berdineko datuak kontuan hartuta, Ebm 1,93 milioi langabe gehiago daude, eta 1,79 milioi gehiago eurogunean.

Langabezia txikiena Austrian (% 3,9), Herbeheretan eta Luxenburgon (% 5,2) eta Alemanian (% 5,4) dago, eta handiena Espainian (% 24,3), Grezian (% 21,7 -otsaileko datuak-) eta Portugalen (% 15,2).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea