Ekonomia -

Industria

Gasteizko Michelin lantegiak ekoizpena partzialki etengo du larunbat honetan

Gurpilen eskari faltarengatik egingo dute etenaldia, eta iraileko eta urriko hiru asteburutara luzatuko da. Sindikatuek mozketa gehiago espero dituzte.

Michelinen lantegia. Argazkia: michelin.es
Michelinen lantegia
Michelinen lantegia. Argazkia: michelin.es

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Michelin lantegiak pneumatikoen ekoizpena partzialki etengo du larunbat honetan, iraileko eta urriko hiru asteburutan egingo duten etenaldiari hasiera emanez.

Enpresaren arabera, gurpilen eskari falta da etenaldiaren arrazoi nagusia. Gainera, autoen pneumatikoaren sektorean ez ezik, obra zibileko gurpilen produkzioan ere geldialdiak egongo direla aurreratu du Michelinek.

Etenak 1.100 langileri eragingo die, ia plantilla osoaren herenari. Beharginek lan orduen poltsa bidez asumituko dute geldialdia.

Alberto Martin CCOOko ordezkariak abuztuaren amaieran azaldu zuenez, sindikatuek mozketa gehiago espero dituzte datozen hilabeteetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal hiriburuak Lana albisteak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gasteiz Gaurko azken orduko albistea Industria