Ekonomia -

BANKUAK

BBVAk 3.001 milioi euro irabazi ditu, eta % 57ko igoera izan du aurreko urtearen aldean

Bere jarduera handitzeak eta arrisku-adierazleen “portaera onak” bultzatu dituzte onurak. Atzerriko jarduerak ere mesede egin die enpresaren irabaziei.

2021eko datuekin konparatuta, % 26,5eko igoera izan du. Argazkia: EFE.
2021eko datuekin konparatuta, % 26,5eko igoera izan du. Argazkia: EFE.
2021eko datuekin konparatuta, % 26,5eko igoera izan du. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBVAk 3.001 milioi euroko mozkina lortu du urteko lehen seihilekoan, eta % 59,3 igo da urtetik urtera euro kontagarrietan eta % 57, euro arruntetan.

Interes-marjina 8.551 milioi eurokoa izan da urtarriletik ekainera bitartean. 2021eko datuekin konparatuta, % 26,5eko igoera izan du.

Jarduera handitzeak eta arrisku-adierazleen "portaera onak" bultzatu dituzte etekin horiek. Era berean, atzerriko jarduerak ere, bereziki Mexikon, Turkian eta Hego Amerikan, enpresaren irabazien alde egin du.

Ez da urteko lehen seihilekoan irabaziak izan dituen enpresa bakarra. Bankuen sektorean, epe berean, Kutxabankek % 30 gehitu ditu irabaziak; eta energiaren sektorean, berriz, Iberdrolak, Enagasek eta Repsolek aurreko ekitaldian baino irabazi gehiago lortu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
BBVA berriak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Albisteak Enpresaburuak