Ekonomia -

Etxebizitza

Hipoteken eskariak % 42 egin du behera 2012ko lehen hiruhilekoan

Adierazle hori etengabe ari da beheraka; 23 hilabete egin ditu jarraian atzeraka, dagoeneko.

Hipoteken eskariak % 42 egin du behera. Argazkia: EITB
Hipoteken eskariak % 42 egin du behera. Argazkia: EITB
Hipoteken eskariak % 42 egin du behera. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzen gaineko hipoteken eskariak % 42 egin du behera 2012ko lehen hiruhilekoan urtetik urterako datuak kontuan hartuta, 24.918 zenbatu ziren. Hala, adierazle horrek jasan duen 23. beherakada izan da azken hau. 

Estatuko Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, martxoan otsailarekin alderatuz sinatutako hipoteka kopurua ere jaitsi egin da, % 5,7 gutxi gorabehera.

Etxebizitzen gaineko maileguen batez bestekoa 112.635 eurokoa zen, duela urtebete baino % 4,3 txikiagoa eta otsailekoa baino % 0,4 handiagoa.

EAE eta Nafarroa, martxoan hipoteka eskari handiena izan duten erkidegoak Etxebizitzen gaineko hipoteka eskari handiena Gaztela Leonen, Nafarroan eta EAEn izan da martxoan, 148, 140 eta 136, hurrenez hurren.

Hipoteka berrien kopurua erkidego guztietan jaitsi da, batik bat, Errioxan eta Murtzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea