Ekonomia -

Gobernu bilera

Jaurlaritzak 20 milioiko laguntza onartu du gerraren eragina pairatzen ari diren enpresentzat

Helburua enpresei berehalako likidezia ematea da, gerrak eragindako kostu gehigarriak kontuan hartuta, balizko galerei eta gerraren ondorioei aurre egin dakien. Enpresa bakoitzak 400.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez.

Langile bat, enpresa batean
Langile bat, enpresa batean
Langile bat, enpresa batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 20 milioiko laguntza programa berri bat (BULTZATU izenekoa) abian jartzea onartu du gaur Gobernu Kontseiluan, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzetan, Ukrainako gerraren ondorioak pairatzen ari diren enpresei zuzenduta eta, gainera, hilabete bukaeran, gas kontsumitzaileei bideratutako beste laguntza programa bat onartzea aurreikusi du.

Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren arabera, helburua da enpresei berehalako likidezia ematea, gerrak eragindako kostu gehigarriak kontuan hartuta, balizko galerei eta gerraren ondorioei aurre egin dakien.

Dirulaguntza horiek Euskadiko enpresa handiek zein enpresa txiki eta ertainek (ETE) jaso ahal izango dituzte, baldin eta Errusiaren eraso militarraren eraginpean badaude eta/edo Errusiari ezarritako zigor ekonomikoen ondorioak pairatzen ari baldin badira, eta industria-prozesuarekin lotutako industria eta zerbitzu sektorekoak badira. 

Laguntza programa irailaren 30era arte edo aurrekontua agortu arte izango da indarrean. Hau da laguntza programak bere gain hartuko duena (gehienez % 50 lagunduko du, eta gehienez 400.000 enpresa bakoitzarentzat): dirulaguntza jaso dezaketen kostuen igoera (lehengaiak eta garraioa), eta egindako eskaeren kostua, eta azken produktuengatik eta aribideko produktuengatik jaulkitako fakturen kostua, baldin eta ezin badira helmugara iritsi eta/edo eskariak ezeztatu badira. 

Jaurlaritzak lehengaien eta garraioaren kostuen igoera handiaren eragina arindu nahi du Ukrainako gerrak Europa osoko ekonomian, baita Euskadikoan ere, sortutako gorabeheren aurrean. 

Halaber, etendako eskarien ondorioz enpresek izan ditzaketen galerak ere arintzen laguntzeko asmoa dauka, egungo krisialdian euskal enpresen lehiakortasunari laguntzeko eta eusteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresen albisteak Laguntza publikoak Errusia-Ukraina gerra