Ekonomia -

Gobernu bilera

Jaurlaritzak 20 milioiko laguntza onartuko du gaur gerraren eragina pairatzen ari diren enpresentzat

Hilabete bukaeran, halaber, industriari zuzendutako programa berri bat onartzea espero da, ikuspegi energetikotik.

Langile bat, enpresa batean
Langile bat, enpresa batean
Langile bat, enpresa batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 20 milioiko laguntza programa berri bat onartuko du gaur, Ukrainako gerraren ondorioak pairatzen ari diren enpresei zuzenduta eta, gainera, hilabete bukaeran, gas kontsumitzaileei bideratutako beste laguntza programa bat onartzea aurreikusi du.

Mikel Amundarain Industria sailburuordeak eman zuen laguntzen berri atzo Radio Euskadik egindako elkarrizketa batean. Azaldu zuzenez, oraingo laguntzak Jaurlaritzak Ukrainako gerraren ondorioz onartutako Plan Bereziaren baitan kokatzen dira.

Gainera, hilabete bukaeran industriari zuzendutako programa berri bat onartzea espero da, ikuspegi energetikotik, hain zuzen, "gasaren prezioa mugatzen duen neurri horretatik kanpo geratu direnentzat".

Errusiak Europarako gas horniduran egin lezaken etenaldiaren, eta Errusiak Alemanian gasa sartzeko erabiltzen duen Nord Stream 1 gasbidean lanak egiteko geldialdiak sortutako ziurgabetasunaren inguruan, Amundarainek esan du Alemaniak "erabateko menpekotasuna" duela gas errusiarrarekiko. Era berean, baieztatu zuzenez, "kezka" sortu da zenbait sektoretan, gasaren kontsumoari dagokionez.

Industria sailburuordearen iritzian, Euskadik, gas fisikoaren hornidurari begiratuta, Alemaniak eta Europako erdiguneak baino lotura txikiagoa dauka. Izan ere, ikusten ari dira penintsulatik Europarako esportazioek gora egin dutela azkenaldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra