Ekonomia -

Garraiolariak

Merkantzia Garraioaren Plataformak ez du oraingoz lanuzterik deituko

Espainiako Gobernuarekin, martxoan, hainbat konpromiso adostu zituzten; horiek ekainaren 30erako beteta izatea espero dute, bestelako erabakirik hartu aurretik.

Ekainaren 30era arte itxarongo dute garraiolariek, berriro erabakitzeko. Argazkia: EFE.
Ekainaren 30era arte itxarongo dute garraiolariek, berriro erabakitzeko
Ekainaren 30era arte itxarongo dute garraiolariek, berriro erabakitzeko. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Merkantzia Garraioa Babesteko Plataformak (bereziki garraiolari autonomoak daude bilduta bertan) adostu du ez duela oraingoz beste lanuzterik deituko; izan ere, martxoan, Espainiako Gobernuarekin, hainbat konpromiso hitzartu zituzten, eta konpromiso horiek ekainaren 30erako beteta izatea espero dute, bestelako erabakirik hartu aurretik.

Astelehenean zabaldutako ohar batean dioenez, Plataformak, igandean egindako batzar probintzialetan, bozketa egin du, eta hona hemen emaitza: garraiolarien % 45ek egin zuten Espainiako Gobernuarekin negoziatzen jarraitzearen eta beste lanuzterik ez deitzearen alde; % 41ek greba ekainaren 30etik aurrera berraktibatzearen alde egin zuten; eta % 14 abstenitu egin zen.

Plataformak deitu zituen martxoko lanuzteak, merkantzia-garraioan; 20 eguneko lanuzteak izan ziren, eta arazoak eragin zituzten horniketa-kateetan. Hala ere, ez du ordezkaritzarik espainiar Gobernuarekin dauden solasaldi-organoetan. Errepide bidezko Garraioaren Batzorde Nazionalak (gehiengoa du), aldiz, badu ordezkaritza bertan.

Gehitu dutenez, erabakia "ez da atzerako pausorik"; aldiz, erakusten du "Plataformak garrantzi handia bereganatu duela azken hilabeteetan". Aurreratu dute, horrez gain, lanuzteak berraktibatu ahal dituztela "edozein unetan, negoziazioa ez bada aldekoa".

Espainiako Gobernuaren Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak ziurtatu du errepideko merkantzia-garraioaren sektorearekin hitzartutako "konpromiso guztiak" bete egin dituztela; halaber, aztertzen ari da neurri gehiago onartzea erregaien garestitzeari aurre egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Espainiako Gobernua Ekonomia Albisteak Gaur Albisteak Lan gatazkak albisteak gaur Merkantzia-garraioari buruzko albisteak