Ekonomia -

Finantza-erreforma

De Guindosek finantza-erreforma azalduko du Kongresuan

Ekonomia ministroak agerraldia egingo du Kongresuan datorren astean finantza-sistemari eta abian jarritako azken erreformei buruz hitz egiteko.

Luis de Guindosek agerraldia egingo du datorren astean Kongresuan. Argazkia: EFE
Luis de Guindosek agerraldia egingo du datorren astean Kongresuan. Argazkia: EFE
Luis de Guindosek agerraldia egingo du datorren astean Kongresuan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Ekonomia ministroak agerraldia egingo du datorren astean Diputatuen Kongresuan finantza-sistemaren eta hura bideratzeko martxan jarritako azken erreformei buruzko azalpenak eskaintzeko. Ekonomia Ministerioko iturriek iragarri dutenez, litekeena da agerraldia asteazkenean izatea baina Bozeramaileen Batzordeak zehaztuko du data.

Duela ordu batzuk PSOEk hainbat agerraldi eskatu ditu Bankiaren krisia eta nazionalizazioa aztertzeko, tartean, Rodrigo Rato presidente ohiaren eta Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuaren gobernadorearen agerraldiak.

Azken egunotan mesfidantza da nagusi finantza alorrean, Moody´sen kalifikazioaren beherakada nabarmenek eta Burtsetan izandako galera handiek lagunduta. Zalantzak argitzeko Gobernuak kontu-ikuskapen bat egitea eskatu die bi enpresa independenteei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea