Ekonomia -

Finantza-sistemaren erreforma

Kutxabankek 'lasai gaindituko' du erreforma, Jaurlaritzaren arabera

Carlos Agirrek esan duenez, banku hau ez dago "okerrerako bidea hartzeko arriskua duten entitateen artean".

Kutxabankek 'lasai gaindituko" du erreforma, Jaurlaritzaren arabera. Irudia: EITB
Kutxabankek 'lasai gaindituko" du erreforma, Jaurlaritzaren arabera
Kutxabankek 'lasai gaindituko" du erreforma, Jaurlaritzaren arabera. Irudia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Aguirre Ekonomia sailburuaren ustez Kutxabankek "lasai gaindituko" ditu Gobernu zentralak onartu duen azken finantza erreformaren kaudimen-eskakizunak.

Aguirrek Ezker Anitza-EBk diru publikoarekin egiten diren "erreskateetaz" galdetu ondoren egin ditu adierazpenok.

Aurreko astelehenean, Kutxabankek, euskal hiru kutxen bat egitearen ondorioz sortutako bankuak, aurreikuspenak 855 milioi eurotan handitu behar dituela iragarri zuen, Gobernu zentralak ezarritako baldintzak bete ahal izateko.

Ostiral honetan, Aguirre "ziur" azaldu da Kutxabankek "lasai gaindituko" dituela erreformaren eskakizunak. Gainera, azpimarratu duenez, banku hau ez dago "okerrerako bidea hartzeko arriskua duten entitateen artean".

Bestalde, esan du "bat datorrela" Mariano Rajoyren gobernu-taldeak Bankian diru publikoa sartzeko hartutako erabakiarekin, ezin baitugu "behera egiten utzi".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea