Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Moody'sek Kataluniaren eta Murtziaren nota zabor bonora jaitsi du
Kataluniaren, Murtziaren, Extramaduraren eta Andaluziaren kaudimen nota jaitsi du arriskuak neurtzeko agentziak.Kutxabankek ez dugainditu eta Euskadiko Kutxak aldiz, gutxigatik baina gainditu egin du.
Erredakzioa
Moody's arriskuak neurtzeko agentziak Kataluniaren, Murtziaren, Extramaduraren eta Andaluziaren kaudimen nota zabor bonora jaitsi du gaur. Extremadurak eta Andaluziak bikain baxua galdu dute eta nahikoa jaso dute.
Kataluniaren epe luzeko zorra eskaloi bat jaitsi da, 'Baa3'tik 'Ba1'era. Murtziakoa, ordea, bi eskaloi jaitsi da, 'Baa2'tik 'Ba1'. Extremadurakoa 'A3'tik 'Baa1'era pasa da, eta Andaluziako 'A3tik' 'Baa2'ra.
Valentzia 'Ba3'n mantentzen da, baina ikuspegi negatiboarekin.
Moody'sek gaur jakinarazi duenez, erkidegoek hornitzaileekin duten zorra berriro finantzatzeko edo ezabatzeko Gobernuaren ahalegina txalotu du arriskuak neurtzeko agentziak, baina zorraren zama larriagotzeko baino ez du balio izango, Moody'sen hitzetan.
Euskal finantza erakundeak
Kutxabankek ez du proba gainditu eta espekulazioaren eta bono-zaborraren pare utzi du agentziak, Ba1 notarekin. Euskadiko Kutxak aldiz, gutxigatik baina gainditu egin du. Baa3 nota jarri dio agentziak.