Ekonomia -

Kongresuan

Osasun eta Hezkuntza murrizketek aurrera, oposizioaren ezezkoarekin

Kongresuak onartu egin ditu 7.000 milioi euroko murrizketa ezartzeko helburua duen Osasun erreforma eta Hezkuntzan 3.000 milioi euro aurrezteko neurriak.

Sendagaien koordainketa uztailaren 1ean sartuko da indarrean. EFE
Sendagaien koordainketa uztailaren 1ean sartuko da indarrean. EFE
Kongresuak Hezkuntza eta Osasun arloko murrizketak onartu ditu

01:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuak onartu egin ditu 7.000 milioi euroko murrizketa ezartzeko helburua duen Osasun erreforma eta Hezkuntza arloan 3.000 milioi euro aurrezteko lege-dekretua.

Ostegun honetan egin duten saioan, oposizioko talde guztien ezezkoa jaso dute bi ekimenek. PPren eta UPNren aldeko botoak bakarrik izan ditu Osasun erreformak, eta PPren gehiengoarekin bakarrik egin dute aurrera Hezkuntza arloko murrizketek.

Ana Mato Osasun ministroak esan du onartutako neurri berriekin osasun publikoaren ''bideragarritasuna'' eta ''unibertsaltasuna'' bermatzen direla. Matok azaldu duenez, dekretuaren helburua Osasun sistemaren etorkizunabermatzea da, eragindako zorra ''jasanezina'' baita. ''Espainiakoherritarrek kalitatezko osasun sistema doako bat izan dezatenbermatzea'' izan du ekimenak azken helburu, Matok esan duenez.

Gainerako alderdiek, aldiz, araua tramitatzeko Gobernuak hartutako erabakia gaitzetsi dute. Izan ere, ez dutenez lege proiektu gisa aurkeztu, beste taldeek ezin izan dituzte zuzenketak aurkeztu. Osasun ministroak azaldu duenez, Espainiak bizi duen ''urgentziazko egoerak'' bultzatu du erabakia.

Osasun arloko erreformaren gakoak

Osasunaren arloan, erreformak sendagaien koordainketa ezarriko du, eta uztailaren 1ean sartuko da indarrean.

Horrenondorioz, herritarrek garestiago ordainduko dituzte botikak, etapentsiodunek ere ordaindu beharko dituzte, orain arte inoiz ez bezala.

Koordainketaerrentaren araberakoa izango da. Urtean 18.000 eurotik gorako errentadutenek prezioaren % 50 ordainduko dute, eta hori baino gutxiagoirabazten dutenek, aldiz, % 40. 100.000 euro baino gehiago kobratzendituztenek % 60 ordainduko dute.

Pentsiodunek prezioaren % 10 ordainduko dute, baina hilean 8 eta 60 euro artean gehienez.

Halaber,protesiak, produktu dietetikoak eta, larrialdietarako ez direnean,anbulantzien joan-etorriak ere ordaindu egin beharko dira.

Agiririkgabeko etorkinei, gainera, osasun txartela kenduko diete irailaren1ean, eta larrialdi zerbitzuetan baino ez dituzte artatuko, gaixotasunlarrien, istripuen eta haurdunaldien kasuetan. 18 urtez azpikoekespainiarren zerbitzu berberak izango dituzte.

Hezkuntzako murrizketan ere, oposizioaren ezezkoa

Oposizioko alderdi guztiek Hezkuntza arloko murrizketen kontrako botoa eman dute, baina lege-dekretuak aurrera egin du, PPren gehiengoari esker. Erreformak Hezkuntzaren (LOE) eta Unibertsitateen (LOU) lege organikoak aldatzea ekarriko du.

Besteak beste, unibertsitatez besteko hezkuntzan ikasgela bakoitzeko ikasleen kopurua % 20 igotzea onartuko dute.

Hezkuntzapublikoaren eta itaunduen irakasleek gutxienez 25 eskola-ordu emanbeharko dituzte astean, eta 20 beste hezkuntza mailekoek.

Unibertsitatepublikoetan, irakasle izateko ikasketen lehen matrikulak % 15-20garestiagoak izango dira. Gainerako matrikulak ere garestiagoak izangodira, prezioaren % 100 bete arte.

Dolu eguna sindikatuentzat

Hezkuntzako eta Osasuneko sindikatuek "dolu eguna" deitu dute ostegun honetako. "Dolu egun" honetan, sindikatuek minutu bateko isilunea egin dute ikastetxeetan, eta xingola beltzak jantzi dituzte, beste hainbat ekintzaren artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea