Ekonomia -
LAN ESKAINTZA PUBLIKOA
78.000 pertsonak eman dute izena Osakidetzaren 2018-2019ko Lan Eskaintza Publikoaren bigarren fasean
Guztira, 1.924 lanpostu eskainiko dira, eta izena eman dutenen ia % 70 emakumeak dira. Eskatzaile gehien dituzten espezialitateak hauek dira: zeladorea (20.633), administrari-laguntzailea (17.158) eta erizain-laguntzailea (14.612).
AGENTZIAK | EITB MEDIA
78.139 pertsonak eman dute izena Osakidetzaren 2018-2019ko Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) bigarren fasean, eta horietatik % 68,2 emakumeak dira. Guztira, 1.924 lanpostu eskainiko dira, eta azterketak urrian eta azaroan egingo dira.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak deialdi horretan izena eman duten pertsonen kopurua jakinarazi du, behin izena emateko epea amaituta. Eskaini diren 63 kategoria horietatik eskatzaile gehien dituzten espezialitateak hauek dira: zeladorea (20.633), administrari laguntzailea (17.158) eta erizaintzako laguntzailea (14.612) dira.
Udazkenean egingo dira bigarren fase horretako azterketak; aurretik, ekainean eta uztailean egingo dira lehen fasekoak. Zehazki, Gasteizen ekainaren 18an eta 19an egingo dira eta uztailaren 2an eta 3an, BECen. Kasu horretan, 38.654 pertsona apuntatu dira eta 1.610 lanpostu eskaini dira.
Osasun Sailak ohar batean azaldu duenez, ekaineko eta uztaileko LEP horren helburua ahalik eta lanpostu gehien egonkortzea da. "Guztira, 2018-2019ko Lan Eskaintza Publikoak 3.535 eskainiko ditu Osakidetzako plantillak finkatzeko eta Euskadiko osasun sistema osoari egonkortasun handiagoa emateko", gaineratu du.