Ekonomia -
Irungo Ogasuna
Bravoren higiezinen enpresako jabekideak ez zuen onuren berri
Bestetik, beste lekuko baten arabera, Jose Maria Bravok ez zion esan sortutako zorrak gezurrezkoak edo "esperimentu" bat zirenik, auzipetuak epaiaren hasieran esan zuen bezala.
Erredakzioa
Pilar Gracenea Jose Maria Bravoren higiezinen enpresako jabekide eta Irungo Ogasuneko bulegoko mendekoak epaiketan deklaratu du gaur eta ez zuela negozioak sortzen zituen onuren berri berretsi du.
Irungo Ogasunaren ustezko iruzurraren jardunbidea bideratzen ari zirenean inputatua egon zen Gracenea, erakundeko beste hainbat lankiderekin batera.
Epaiketan, higiezinen jabetzaren agente titulua soilik zuela kontatu du eta ondorioz, operazio batzuetan parte hartzen zuela, baina ez zela ohikoa.
Gainera, negozioaren mozkinengatik ez zuela kopururik jasotzen adierazi du (prozesatuak 160.000 euro izan zitezkeela esan zuen bere garaian, beltzean gehien bat), eta negozioak soilik "biziraun" egiten zuela pensatzen zuela, "auzoko" higiezinen enpresa bat bakarrik zelako, eta ez zutela "inoiz" konturik atera gaineratu du.
Irungo Ogasunean lanean zegoenen, zorren ordainketak zatikatu egin zitezkeela adierazi du, eta garai batean, eskudirutan ere ordaindu zitezkeela, nahiz eta 1999 edo 2000 urtetik aurrera jada ezinezkoa zen. Azkenik, Jose Maria Bravok bizi-maila altua zuela esan du, bi ibilgailu eta etxebizitza "zoragarri" bat zuelako, baina ez zitzaiola arraroa iruditu gaineratu du, "beti telefonoz hizketan baitzegoen, eta udalen aholkulari gisa beste lan bat zuen, gainera, abokatu bezala ere jardun zen eta higiezinen enpresen batekin elkarlanean aritzen zen", adierazi du.
Zorrak sortzeko agindu zion Bravok langile bati
Bestetik, Irungo Ogasuneko langile baten hitzetan, Jose Maria Bravo Irungo ustezko iruzurgileak ez zion esan Jose Lamy dekoratzaileari sortutako zorrak gezurrezkoak edo "esperimentu" bat zirenik, auzipetuak epaiaren hasieran esan zuen bezala.
Horrela adierazi du gaur lekuko horrek, 30 urteko eskarmentua duen langile batek, eta Irungo Ogasunean 2000 eta 2004 urteen artean lan egin zuena, Bravoren aginpean.
Gipuzkoako Auzitegian Jose Maria Bravoren, horren emaztearen (Rosa Cobos) eta Pedro Atristainen aurka egiten ari diren epaiaren deklarazioan lekukoak azaldu duenez, Bravok Jose Lamy dekoratzailearen datuak erakutsi zizkion "pantaila irudi" batean.
Bravo bera lantzen ari zen txosten bat zela uste zuela adierazi du lekukoak eta zorrak egia zirela uste zuen, hori dela eta, egiteko jarri zioten lanak ez zuela harritu adierazi du. "Agindu eta egin egin nuen", zehaztu du.
Dena den, "zorra nondik" zetorren ez zekiela esan du eta "egia ez zela jakin izan balu ez lukeela egingo" azpimarratu du.