Ekonomia -

Kutxabankeko funts-hornidura

Finantza erreformak 855 milioi euroko eragina izango du Kutxabanken

Kutxabankek adierazi duenez, erraz aurre egingo dio eskakizun horri.

Mario Fernandez, BBK-ko eta Kutxabankeko presidentea. Efe.
Mario Fernandez, BBK-ko eta Kutxabankeko presidentea. Efe.
Mario Fernandez, BBK-ko eta Kutxabankeko presidentea. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Finantza erreforma berria onartzearen ondorioz, Kutxabankek 855 milioi euro gehiago beharko ditu bere funts-hornidura mantentzeko, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari bidalitako informazioaren arabera.

Zergak kenduta, hornidura horren eragin garbia 616 milioi eurokoa izango da; higiezinetarako kreditu "onak" onbideratzea da Gobernuak bankuen horniduran ezarritako betebehar berrien helburua.

Gaur Kutxabankek iragarri duen funts hornidura hau otsailean Gobernuak errege dekretuz ezarritako betebeharra asetzeko egin zuen horniduraren parekoa da ia. Orduan, "kreditu txarrak" bermatzeko funtsen baldintzak gogortu zituen Gobernuak.

Kutxabankek adierazi duenez, erraz aurre egingo dio eskakizun horri.

Zenbat diru behar dute banketxeek erreformari aurre egiteko? Gobernuaren erreformari erantzuteko banketxeen funts-horniduren zerrenda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea