Ekonomia -

Finantza erreforma

Zenbat diru behar dute banketxeek erreformari aurre egiteko?

Maileguak emateko funts-hornidura finantza erreformari erantzuteko eskaera da. Entitateek gorde behar duten diru kopuruaren zerrendaren buru, Bankia.

Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidente berria. EITB
Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidente berria. EITB
Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidente berria. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuaren erreformari erantzuteko banketxeen funts-horniduren zerrenda:

Bankinter: 136 milioi euro. Esfortzu txikiena egin beharko duen banketxea da.

Santander, Espainiako lehen banketxea: 2.700 milioi.

Caixabank, herrialdeko hirugarren entitatea: 2.102 milioi euro.

Bi hauek, diru publikorik eskatu behar izan gabe, euren onuretatik ateratzea espero dute.

Ipar Kutxa: 43,8 milioi

Deutsche Bank: 47,6 milioi

Caja Laboral: 49,5 milioi. Nahiz eta betebeharrei aurre egin, "bidaiorriarekin" jarraituko duela berretsi du, hau da, Ipar Kutxaren fusio prozesuarekin.

Banco Guipuzcoano

Barclays Bank: 73 milioi.

Banco de Sabadell: 412 milioi, CAM banketxearen eragina sartut.

Banco de Valencia: 509 milioi gehiago.

Ibercaja: 432 milioi. Unicaja y Banco Ceiss: 888 milioi.

Catalunya Banc: 995 milioi.

BBVA: 1.800 milioi. Betebehar berri hauek ez dutela kapital ekonomikoan eraginik izango esan du entitateak.

Grupo Banco Popular: 2.314 milio.

Bankia: 4.800 milioi. Maileguak emateko baliabideak bilatzeko arazo gehien izango duen entitatea izango da.

.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea