Ekonomia -
BOEn argitaratu da
Bigarren finantza erreforma indarrean sartu da
Luis de Guindos Ekonomia ministroak zehaztu duenez, Espainiako bankuek 30.000 milioi euro gehiago mobilizatu beharko dituzte Gobernuaren eskaerak betetzeko.
Redacción
Estatuko Aldizkari Ofizialak finantza erreformaren lege dekretu berria argitaratu du, eta Espainiako bankuak behartuta egongo dira higiezinen funts-hornidurak 30.000 milioi eurotan haztera.
Era honetan, bankuen funts-hornidura gogortzen da eta bankuentzako itzuli beharrik gabeko laguntzak bertan behera gelditzen dira. Hala ere, % 10eko interes-tasako laguntzak emango dituztela onartu dute.
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordearen hitzetan, Gobernuak "beharrezkoak diren neurriak hartuko" ditu, finantza sistemaren "sinesgarritasuna eta konfiantza" berriz ezartzeko.
Merkatuen gardentasuna sustatzeko, Gobernuak Ekonomia Ministerioari bi tasatzaile independente izendatzeko eskatu dio, Espainiako bankuek duten higiezinen kopurua aztertzeko.
30.000 milioi gehiago
Saenz de Santamariak azaldu duenez, erreforma berriarekin bankuek beren ekonomiaren onbideratzea handitu beharko dute, eta horrek kredituak berriro ematea ekarriko du; halaber, "etxebizitzen bidezko salneurria" ezartzen lagunduko duela esan du presidenteordeak.
Luis de Guindos Ekonomia ministroak zehaztu duenez, Espainiako bankuek 30.000 milioi euro gehiago mobilizatu beharko dituzte Gobernuaren eskaerak betetzeko.
Zerga delituak
Era berean, Kode Penala aldatzea onartu dute zerga delituei aurre egiteko; orain arteko 5 urteko kartzela zigorra 6 urtera luzatu dute zerga delituentzat.
Halaber, arau-hauste larrienen preskripzio epea 5 urtetik 10 urtera luzatu dute.
Soraya Saenz de Santamariaren hitzetan, Kode Penalaren erreforma "sakona" egin dute, baliabide publikoen kudeaketa txarrari, zerga iruzurrari eta lan iruzurrari aurre egiteko.
Alokairuen Legea
Bestalde, Sustapen Ministerioak hiri-alokairuen eta prozedura zibilaren legeak moldatzeko aurreproiektu Legea aurkeztu du, alokatzeko etxebizitzen merkatua dinamizatzeko.
Era berean, neurri horiek hiri-alokairuen segurtasun juridikoa malgutuko eta hobetuko dutela esan du, Espainiako alokairuen merkatua sustatzeko; izan ere, Europako beste herrialdeetan baino zabaltasun murritzagoa dauka.